Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakumeen iritzi-artikuluek leku gutxi dute Hego Euskal Herriko prentsan
Erabiltzailearen akzioak

Emakumeen iritzi-artikuluek leku gutxi dute Hego Euskal Herriko prentsan

2017/02/09 - unibertsitatea.net
"Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan" blogak urtarrilean egindako azterketaren berri eman du eta bataz beste, emakumeen presentzia iritzi-orrialdeetan %21,11koa izan da eta ez da egun bakar batean ere parekidetasunik egon.

Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan blogak urtarrilean  egindako azterketaren berri eman du. "Hego Euskal Herrian dauden tertulia nagusietan (irrati/telebistetan) eta iritzi-orrialdetan agertzen diren emakumeak plazaratzeko" asmoz hasi zuten ikerketa lana.

Oraingo honetan prentsa idatzia aztertu dute. Urtarrilean argitaratu diren iritzi-artikuluak nork sinatu dituen ikusteaz gain, genero ikuspegitik aztertu dituzte. Egunero Berria, Deia, Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Correo, Gara eta Noticias de Alava egunkarietako iritzi-orrialdeetan zenbat emakume eta zenbat gizonek idazten duten hartu dute kontuan, baita analisi politikoetan ere. Bataz beste, emakumeen presentzia iritzi-artikuluetan %21,11koa izan da. Ez da egun bakar batean ere parekidetasunik egon. Egunik “parekideena” urtarrilaren 24 izan zen (% 34,15). 

"Jakin badakigu, hau adierazle bat baino ez dela, baina gure ustez, nahiko adierazgarria" diote. Iritzi-emaile horiek pil-pilean dauden gaien inguruan hitz egiten dutelako. "Zergatik ez dira askotan populazioaren erdiari dagozkion gaiak agertzen, emakumeok gure agendan ditugun horiek, alegia?".

Egindako azterketaren arabera, Berria da egunkaririk parekideena. Batez beste, agertutako iritzi-artikuluen % 36,07a sinatu du emakumeren batek. Ez dago emakumeren batek sinatzen ez duen egunik, "hala ere, oraindik ezin dugu parekidetasunaz hitz egin".

Garan, emakumeen presentzia %27,72koa izan da, abenduan baino 4 puntu gutxiago. Bost egunetan, ez dute emakume baten analisirik topatu iritzi-orrialdeetan.

Deian, emakumeen presentzia % 14,7koa, azaroan eta abenduan baino 2 puntu gutxiago. Nafarroan eta Araban argitaratzen direnetan, berriz, portzentaiak pixka bat altuagoak dira: % 19,45ekoa Noticias de Alavan eta %18,87 Diario de Noticiasen. Kasu guztietan emakumeen sinadurarik ez da izan zenbait aletan.

Vocento taldekoen kasuan, Diario Vascon % 22,85ekoa da emakumeen presentzia eta El Correon, aldiz, %22,16koa.

Diario de Navarra egunkarian egun bakar batean ere ez da parekidetasunik lortu. "Ohiko sinaduren artean emakumeak badaude ere, horiek ia ez dira agertzen paperezko kazetan". Batez beste, emakumeen presentzia %7,10ekoa baino ez da izan, eta soilik 12 egunetan topatu dute emakume iritzi-emaileren bat.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari