Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakumea Landa Ingurunean 1. Argazki Lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Emakumea Landa Ingurunean 1. Argazki Lehiaketa

2008/07/10 - Unibertsitatea.net
"Emakumea Durangaldeko eta Lea-Artibaiko landa ingurunean" argazki lehiaketa antolatu dute URKIOLA eta LEA-ARTIBAI Landa Garapenerako Elkarteek.

Lehiaketaren helburua da, Durangaldeko eta Lea-Artibaiko landa inguruneko emakumeen bizitzeko moduak plazaratzea. Argazkiek betiko jarduerak eta baita gaurkoak adieraz ditzakete.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, urriaren 31a baino arinago. Guztira bost sari banatuko dira. Lehiaketaren oinarriak Urkiola eta Lea-Artibaiko Landa Garapeneko Elkarteetan.