Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume zientzialariek egindako ekarpenak ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Emakume zientzialariek egindako ekarpenak ikusgai

2015/09/21 - Unibertsitatea.net
"Emakumea eta Zientzia: 13 izen mundua aldatzeko" izeneko erakusketa bat egongo da hilabete batez UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean.

"Emakumea eta Zientzia: 13 izen mundua aldatzeko" du izena erakusketak eta gaurtik hasita -irailaren 21a- urriaren 20ra bitartean egongo da ikusgai UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko sarrera nagusian. 8:00etatik 21:00etara ikusi ahal izango da eta sarrera librea da, nahi duen oro hurbildu daiteke.

Flora de Pablo, Adela Cortina, Jane Goodall, Susan George, Vandana Shiva, Lourdes J. Cruz, Tebello Nyokong, Hayat Zirari, Dora Barrancos, Jenny de la Torre, Concepción Campa, Ana Mª Cetto eta Elinor Ostrom dira erakusketako protagonistak eta 13 horien ikerlanak ikusteko aukera izango da erakustetan.

Giza Eboluzioa Ikertzeko Nazioarteko Zentruarekin eta Tomás Pascual Sanz-CENIEH Katedrarekin batera antolatu du erakusketa fakultateak eta emakumeek zientzia munduan egindako ekarpenak bistaratzea du helburu.

Hemen informazio guztia: Erakusketa.