Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da igandean

Dokumentuaren akzioak

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da igandean

2018/02/09 - Unibertsitatea.net
Zientziaren esparruan emakumeen eta nesken berdintasunezko parte hartzea aldarrikatzeko izendatu zuen eguna 2016an Nazio Batuen Batzar Nagusiak.

Datorren igandean, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun hau, Nazio Batuen Batzar Nagusiak izendatu zuen 2016an. Alegia, zientziaren esparruan emakume eta nesken berdintasunezko parte-hartzea aldarrikatzeko.

Hainbat dira nazioarteko egun honekin bat egin eta ekintza bereziak antolatu dituztenak (CICNanogune, Iruñeako Planetarioa... ). Eta horietako bat da Elhuyar ere. Ildo honetatik hauek dira astebururako prestatu dituztenak:

  • Teknopolisek saio osoa eskainiko die emakume eta neska zientzialariei. Bertan, DIPCko Maia García Vergniory ikertzailea elkarrizketatuko dute. Halaber, emakumeek lanbide heziketan, arlo industrialean, duten jarduera azalduko dute erreportaje nagusian. Saioa larunbatean emango dute ETB1ean, 13.30etan.
  • Norteko Ferrokarrillan Eli Alberdi Estibaritz matematikariak matematiken eta emakumeen arteko harremana aztertuko du.

 

Urtean zehar ere emakume zientzialarien lana gizarteratzeko egiten duten ahalegin horren emaitza da esaterako Elhuyar aldizkariko Ekinean atala. Honez gain, Europan ikerketa garatzen duten erakundeetan berdintasuna sustatzea eta bermatzea xede duen Europako PLOTINA ekimenaren kide ere bada.

Biharko Tecnopolis saioko aurrerapena duzue ondorengoa.