Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eltxo transgenikoak sortu dituzte malariari aurre egiteko

Dokumentuaren akzioak

Eltxo transgenikoak sortu dituzte malariari aurre egiteko

2015/11/27 - Unibertsitatea.net
Geneak editatzeko teknika berri bat erabili dute eta horri esker, eraldatutako eltxoen ondorengo guztiek bizkarroiarekiko erresistentzia heredatzea lortu dute.

Malaria eragiten duen bizkarroiarekiko erresistenteak diren eltxo transgenikoak sortu dituzte zientzialari batzuek Kaliforniako Unibertsitatean. Horretarako, geneak editatzeko teknika berri bat erabili dute eta horri esker lortu dute eraldatutako eltxoen ondorengo guztiek bizkarroiarekiko erresistentzia heredatzea.

Orain dela hiru urte,  saguak malariaren aurrean erresistente egiten duten genea, eltxoaren genoman txertatu zuten, eta horrela egiaztatu zuten malaria eragiten duen bizkarroiaren bizi-zikloa etetea lortzen zela eltxo horiengan, ondorioz, malaria transmititzeko gaitasuna galduaz.

Irakurri hemen albistea osorik: Malariari aurre egiteko eltxo transgenikoak sortu dituzte.