Dokumentuaren akzioak
Elkartasunaren astea UPNA/NUPn
2010/03/22 - Unibertsitatea.net
Gaur hasi (martxoak 22) eta ostirala bitartean (martxoak 25), VIII. Elkartasunaren Astea antolatu da UPNA/NUPn.
Aurtengo edizioak pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borrokaren gaia landuko du eta horretarako 30 jardueratik gora antolatu dituzte: erakusketak, kontzertuak, elkartasun topaketak, kultura arteko menuak...
15 hitzaldi eta lantegi ere programatu dira eta hauetan jorratuko dira besteak beste: bidezko merkataritza, dezelerazio ekonomikoa, enplegu zentro berezien egoera eta gizarte bazterketan geratzeko arriskua duten kolektiboak.