Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian ElkarOla. Hizkuntza- eta hizketa-teknologien arloko ikerketa-proiektua
Erabiltzailearen akzioak

ElkarOla. Hizkuntza- eta hizketa-teknologien arloko ikerketa-proiektua

2017/06/19 - unibertsitatea.net
Proiektuan landutako teknologiek izan ditzaketen aplikazioen erakusle, hiru demo garatu dira, eta horiek aurkeztu dituzte gaur
ElkarOla. Hizkuntza- eta hizketa-teknologien arloko ikerketa-proiektua

Patzuergoko kideak. Elhuyar

Hizkuntza- eta hizketa-teknologien arloko ikerketa-proiektua da ElkarOla. VICOMTECH-IK4 eta Tecnalia zentro teknologikoek, UPV/EHUko Aholab eta IXA ikerketa-taldeek eta Elhuyarrek osatutako partzuergoak egin du ikerketa bi urtez (2015-2016)ñ. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak lagundu du diruz eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa izan du.

ElkarOlan, oinarrizko ikerketaz gain, ikerketa aplikatua ere egiten da, transferentzia teknologikoari garrantzia ematen zaio eta tresnak gizarteratu edota merkaturatzera ere iristen da. Beti ere enfasia Eusko Jaurlaritzaren RIS3ko arloetan jarriz: fabrikazio aurreratua, biozientziak eta osasuna, eta lurraldea (hizkuntzen industria, turismoa, kultura, hezkuntza...).

Proiektuan landutako teknologiek izan ditzaketen aplikazioen erakusle, hiru demo garatu dira, eta horiek aurkeztu dituzte gaur: lurraldearen alorrerako, bezeroen arreta-zerbitzurako elkarrizketa-agente bat; biozientzien eta osasunaren alorrerako, osasun-arloko termino eta erlazioen bilatzaile bat; eta fabrikazio aurreratuaren alorrerako, adituaren eta langilearen arteko telelaguntza-sistema bat, denbora errealean funtzionatzen duena.



Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari