Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUren 45. Udako Ikastaroak: elkarlanetik ekinez
Erabiltzailearen akzioak

UEUren 45. Udako Ikastaroak: elkarlanetik ekinez

2017/05/24 - unibertsitatea.net
Aurten 35 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu UEUk Elkar Ekin lelopean. Izena emateko epea irekita dago.

IkerGazte bukatu berri, 45. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk Iruñean. Elkar Ekin da aurtengorako aukeratutako leloa. Iñaki Alegria UEUko zuzendariaren esanetan UEU ez litzatekeelako posible elkarlanik gabe. “Gure izaeran dago elkargune izatea, eta udako ikastaroak ere hori islatzen dute. Ikastaro hauek auzolanean antolatzen ditugu pertsona eta erakundeekin, eta elkarlan horretatik ekiten diegu proiektu berriei, jakintza berriei. Eta horregatik, beste urte batez, bere curriculum profesionala zein pertsonala aberastu nahi duen orok izango du tokia gure udako ikastaroetan”.

Aurtengo udako ikastaroak Bilbon hasiko dira, “Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian” jardunaldiekin. UEUrentzat garrantzia berezi duen egitasmoa da, UEUren helburu estrategikoak landuko direlako. “Euskal Herrian Interneten eta IKTen gaineko ikerketa zentro baten beharra jendarteratu eta indartzea; Euskal Herriko zein atzerriko Interneten inguruko zentroen esperientziak ezagutzea eta Unibertsitateak Unibertsitateak, administrazioak eta enpresak elkarlanean jartzeko aukerez hausnartzea”. Iazko “Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak” jardunaldien jarraipena izango dira.

Jasotako 110 proposamenetatik 35 aukeratu ditu UEUk. Hainbat formatutakoak dira aipatutako jarduerak. Ikastaro espezializatuak, dibulgazioko ikastaroak, garapen pertsonalerako ikastaroak, jardunaldiak, tailerrak zein hitzaldiak izango dira Iruñean, Eibarren, Baionan, Bilbon, Usurbilen, Donostian zein Beran. Gaiak ere askotarikoak, pil-pilean daudenak.

Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago dagoeneko eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.

 

Diru-laguntzak:

  • Ikasle, langabetu eta jubilatuen matrikuletan BEHERAPENAK eskaintzen ditu UEUk

  • Bizkaitarrek: unibertsitateko ikasle eta ikasle-ohi langabetuek matrikula, egoitza eta joan etorria doan. Ikusi prozedura www.ueu.org helbidean.

  • Euskal Herriko hainbat UDALEK DIRU LAGUNTZAK emango dituzte beraien herritarrentzat. Zerrenda guztia UEUren web gunean ikusgai dago.

  • BERRIAlagunek. UEUko bazkideek duten deskontu bera izango dute

 

 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari