Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Elikagaien ekodiseinu-gida aurkeztu dute

Dokumentuaren akzioak

Elikagaien ekodiseinu-gida aurkeztu dute

2016/06/09 - Unibertsitatea.net
AZTIk aurkeztutako gidak elikagaien bizi-ziklo osoko ingurumen-inpaktua murrizteko egin beharreko urrats guztiak biltzen ditu.

AZTIk aurkeztutako elikagaien ekodiseinu-gida, hain zuzen, elikagaien sektoreari eskaintzeko sortu dute, "haren produktuak lehiakorrago egingo dituen tresna bat" baita, diotenez.

Gida eskuliburu praktiko baten eran osatu dute eta, bertan, elikagaien bizi-ziklo osoan (ekoizpenetik hasi eta deuseztatzen diren arte) ingurumen-inpaktuak murrizteko egin beharreko urratsak biltzen ditu.

Helburua honakoa da: "elikagaien sektoreko profesionalek metodo eraginkor bat izatea, ingurumen- eta ekoeraginkortasun-osagaia txerta dezaten produktu berriak garatzeko prozesuetan edo lehendik dituztenak hobetzeko prozesuetan", AZTItik adierazi dutenez.

Era berean, gidak ekodiseinu-kontzeptua ezagutzeko eta produktuen bizi-ziklo osoan aplikatzeko gakoak ahalbidetzen ditu. Horrela, ekodiseinu-faseak eta elikagaien ekodiseinurako estrategiak jasotzen dira bertan, baita ekodiseinu-jardueren adibideak ere -hala nola ingurumen-inpaktu txikiko osagaien hautaketa, ekoizpen-teknika eraginkorragoak eta banaketa-aukera eraginkorrak-. Hemen eskuratu daiteke gida.