Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Elikagai ekoizpena sustatzeko, proiektu bat jarri dute martxan Keniako unibertsitate batek eta UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

Elikagai ekoizpena sustatzeko, proiektu bat jarri dute martxan Keniako unibertsitate batek eta UPNA/NUPek

2014/03/05 - Unibertsitatea.net
'Green Agro Project' deituriko ekimenaren bidez, lursailak hobeto ustiatzeko teknikak erakutsi asmo dizkiete; zehazki, Argentinako ustiaketa eredua oinarrituko dira.
Elikagai ekoizpena sustatzeko, proiektu bat jarri dute martxan Keniako unibertsitate batek eta UPNA/NUPek

Irudia: UPNA/NUP

Keniako lursailak hobeto ustiatzeko proiektu bat jarri dute martxan herrialde horretako Egerton Unibertsitateak eta UPNA/NUPek. Green Agro Project izeneko ekimenaren baitan, elikagaiak ekoizteko, lana antolatzeko eta uzta biltzeko modu berriak sustatu nahi ditu Raquel Sastre irakasle eta proiektuaren zuzendariak.

Horretarako, baina, Argentinako nekazaritza negozioaren ereduan oinarritu da; izan ere, Argentinan lursailaren jabeak lursaila alokatu egiten du, eta horrek bide ematen die beste nekazari batzuei lurra ustiatzeko. Era horretan, makinen jabeek haien lursailak lantzean batera, ingurukoak ere lantzen baititu.

Azken finean, baliabideak partekatzeko sistema bat da Argentinako eredua, eta hori txertatu nahi du Sastrek Kenian. Horretarako, ezagutza teoriko eta praktikoez gain, makinaria ere eramango du ikasitakoa praktikan jartzeko. Lankidetza hitzarmen baten bidez jarri dute martxan proiektua, eta 50 hektareako eremu batean hasi dira lanean.

(Iturria: UPNA/NUP)