Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Elikaduraren eta gastronomiaren alorreko ekintzaileei zuzendutako 1. Nazioarteko Foroa antolatu du Basque Culinary Center-ek
Erabiltzailearen akzioak

Elikaduraren eta gastronomiaren alorreko ekintzaileei zuzendutako 1. Nazioarteko Foroa antolatu du Basque Culinary Center-ek

2014/01/14 - Unibertsitatea.net
Foroak 200 ekintzailetik gora batuko ditu eta 9 izango dira gonbidatutako hizlariak, tartean, Andoni Luis Aduriz (Mugaritz), Fraser Doherty (SuperJam) eta Antonio Muiños (Porto Muiños).
Elikaduraren eta gastronomiaren alorreko ekintzaileei zuzendutako 1. Nazioarteko Foroa antolatu du Basque Culinary Center-ek

Irudia:www.bculinary.com

Basque Culinary Center-ek (BCC) elikaduraren eta gastronomiaren esparruan ideia berri bat abian jartzeko gakoak zeintzuk diren aztertuko du otsailean antolatu duen Nazioarteko Foroan.

Foroa aitzindaria izango da bere alorrean eta 200 ekintzailetik gora batuko ditu. Bertan elikaduraren eta gastronomiaren alorrean ideia berri bat edo negozio eredu berri bat abiatzeko ezagutu beharreko gakoak aztertuko dira. Halaber, negozio berriak arrakasta izateko tendentziak eta negozio aukerak identifikatzeko giltzarriak.

Hauentzako, besteak beste, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dituzte eta otsailaren 3an eta 4an ospatuko da BCCren egoitzan.

Hauek izango dira hizlari gonbidatuak:

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari