Dokumentuaren akzioak
Elikadura, geografia, antzerkigintza, informatika, argazkigintza... UEUren udaberriko eskaintza
2013/02/07 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Eibarko Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintza aurkeztu du, etengabeko prestakuntza herritar guztiei zabaltzeko asmoz.
Udaberria iritsi da UEUra eta martxotik maiatzera bitartean Eibarren duen Ikastetxe Nagusian antolatuko dituen 10 ikastaroak aurkeztu berri ditu: argazkigintza, komunikazioa, informatika, antzerkilaritza...
- GeoGebra aurreratua: kalkulu-orria, script gidoiak eta CAS kalkulagailua. (on line)
- Argazkigintza dokumentala.
- Inorekin eta ezerekin mingostu gabe bizi. Zure bizitza aberasteko gakoak. (II.modulua).
- Antzerkigintza “Umorez bizitzeko bide bat”.
- Egoera kritikoei aurre egiteko baliabideak.
- Moodle 2.3-ren erabilera aurreratua. (on line)
- Geografia-Informaziorako Sisteman (GIS): II.modulua. (on line)
- HTML5: estandarra egungo webera egokitzen.
- Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoak.
- Elikadura burujabetza eta agroekologia.
Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago.