Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Elhuyarrek "Zientzia eta teknologia hezkuntzan" mintegia antolatu du

Dokumentuaren akzioak

Elhuyarrek "Zientzia eta teknologia hezkuntzan" mintegia antolatu du

2009/06/24 - Unibertsitatea.net

Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak mintegia antolatu du datorren ekainaren 29rako: "Zientzia eta Teknologia Hezkuntzan".

Mintegiaren helburua da ikasleek batxilergotik hasi eta unibertsitateko ikasketak amaitu arte jasotzen dituzten zientzia eta teknologiako edukiak zein diren, zer metodoren bidez helarazten zaizkien eta haiek gero lan-munduko eta ikerketa-munduko beharrekin bat egiten duten aztertzea eta eztabaidatzea.

Izena emateko epea ekainaren 25ean amaitzen da eta informazio guztia hemen aurkituko duzu.