Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko Gotzon Garate Bekaren II. deialdia egin dute

Dokumentuaren akzioak

Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko Gotzon Garate Bekaren II. deialdia egin dute

2014/10/13 - Unibertsitatea.net
Bekaren iraupena 14 hilabetekoa izango da gehienez eta laguntza berriz 12.000 eurokoa. Ikerketa lanak euskaraz aurkeztu behar dira.
Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko Gotzon Garate Bekaren II. deialdia egin dute

Irudia: www.elgoibar.org

Elgoibarko Udalak herriko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak bultzatu nahi ditu Gotzon Garate Bekaren II. deialdiaren bidez.

Bekaren iraupena gehienez 14 hilabetekoa izango da eta laguntza berriz 12.000 eurokoa. Ikerketa lanak bakarka zein taldean aurkezteko aukera dago, beti ere, euskaraz.

Bekarako proposamenak aurkezteko epea azaroaren 25ean bukatuko da eta interesatuta bazaude informazio guztia Elgoibarko Udaleko webgunean aurkituko duzu: Gotzon Garate Bekaren II. deialdia.