Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Elefante-txorien arrautzetan DNA aurkitu dute

Dokumentuaren akzioak

Elefante-txorien arrautzetan DNA aurkitu dute

2010/03/12 - Unibertsitatea.net

Elefante-txoriak 3 metroko altuera izan zezakeen, tona erdia pisatu eta haren arrautzek metro erdia ere neurtu zezaketen.

Ikerlari batzuk duela 19.000 urteko arrautza hauen fosiletatik DNA ateratzea lortu dute. Aurkikuntzak ikerlerro berriak ireki ditu paleontologoentzat.

Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences aldizkarian jasotako ikerketaren arabera besteak beste elefante-txoriek ez zuten hegan egiten, ez ziren agresiboak eta Madagaskarren desagertu ziren XVIII. mende aldera.