Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EkoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorrerako Estrategia sortzeko partaidetza prozesua abian

Dokumentuaren akzioak

EkoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorrerako Estrategia sortzeko partaidetza prozesua abian

2011/01/21 - Unibertsitatea.net
Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen ekimen honen helburua oparotasun ekonomikoaren, ekitatearen, kohesio sozialaren eta ingurumenaren babesaren inguruan hausnartzea da, 2020. urtea helburu hartuta. Hausnarketaren emaitzak lagungarriak izango dira Euskadiko politika publikoak bideratzeko iraunkortasunaren alorrean.

Estrategiak, parte-hartzean oinarrituta sortuko denak, ekonomikoki haztea eta aberastasuna sortzea lortu nahi du inguruneari eta pertsonei ahalik eta kostu txikiena eraginda; gauzak pentsatzeko gure modua aldatzea, sektorekako politiken gizarte eta ingurumen alderdiak nabarmenduta, eta talentuak elkartzea bultzatzea.

Prozesu honetan jorratu beharreko gaien artean honako hauek daude, besteak beste: oparotasun ekonomikoa, mugikortasuna, klima aldaketa eta energia, baliabide naturalak agortzea, ongizate sistemaren iraunkortasuna eta abar.

Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute prozesu honetan on-line, www.irekia.net , openideiak eta  www.ecoeuskadi2020.net webguneen bitartez. Era berean, eztabaida foroak antolatu dira hainbat tokitan. Lehendabiziko topaketak asteartean, 2011ko urtarrilaren 25ean, egingo dira Bilbon eta Arrasaten, eta asteazkenean, hilak 26, Gasteizen.