Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EKITEN 2016 lehiaketan izena emateko azken egunak

Dokumentuaren akzioak

EKITEN 2016 lehiaketan izena emateko azken egunak

2016/03/22 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitatearen lehiaketan izena emateko epe muga datorren apirilaren 5era arte luzatu dute.

EKITEN 2016 lehiaketa ikasleen artean enpresa-ekimen berriak sustatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko estrategiaren barruan kokatzen du Mondragon Unibertsitateak. Horrenbestez, graduko ikasleek zein unibertsitate masterretakoek parte har dezakete -banaka edota taldeka-.

2015-2016 ikasturtean, honako hiru lehiaketek osatzen dute EKITEN 2016:

  • Enpresa ideia berriei buruzko X. lehiaketa: ekintzailetza-ekimenak landuko dituzten edozein disziplina akademikoko eta sektoreko ideiak aurkez daitezke atal honetara.
  • Landa-ingurunearen garapenari buruzko ideien eta proiektuen VIII. lehiaketa: landa eremuko biztanleen bizi kalitatean eragin positiboa izango duten ideia eta ekimenak aurkez daitezke atal honetara.
  • Kimu Berri VI lehiaketa. Eguneroko bizitza errazten duten produktu eta zerbitzu berritzaileak: eguneroko bizitza errazten duten edozein disziplinatako ideiak aurkez daitezke atal honetara.

Atal bakoitzean hiru sari banatuko dira: 1.000 euroko lehen sari bat eta 500 euroko beste bi sari osagarri.

Antolatzaileen hitzetan, lehiaketaren xedea "MUko ikasleen artean izaera ekintzailea sustatzea, sormena, ekimen-bilaketa eta autoenplegua bultzatzea da; baita balio erantsia duten produktuak, prozesuak, zerbitzuak edo negozioak sortzeko ideia berritzaileak sustatzea ere; edota disziplina anitzeko taldeetan lan egitea sustatzea".

Webgune honetan aurkituko ditu interesa duenak bai oinarriak, bai eta izen-emateko baldintzak.