Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ekilore edo arrain olioa luzaroan kontsumitzeak gibela kaltetzen du

Dokumentuaren akzioak

Ekilore edo arrain olioa luzaroan kontsumitzeak gibela kaltetzen du

2018/01/29 - Unibertsitatea.net
Granadako Unibertsitateko (UGR) ikertzaile talde batek burutu du ikerketa eta ikertutako hiru olioetatik (oliba-olio birjina, arrainarena eta ekilorearena), oliba-olio birjina da gibelerako osasungarriena.
Ekilore edo arrain olioa luzaroan kontsumitzeak gibela kaltetzen du

steveph

Granadako Unibertsitateko (UGR) ikertzaile talde batek luzaroan ekilore olioa edo arrain olioa kontsumitzeak gibela kaltetzen duela erakutsi du.

Hiru dira aztertu diren olioak, arrainarena, ekilorearena eta oliba-olio birjina. Eta hiruretatik gibelari kalte gutxien egiten diona oliba-olio birjina da.

Saguetan egindako ikerketek diote arrainaren edo ekilorearen olioen kontsumoak esteatohepatitisa eragin dezaketela. Alegia, alkoholaren kontsumoarekin zerikusirik ez duen gantz pilaketa gibelean. Aintzat hartzeko gaixotasuna da, hemendik sor baitaitezke larriagoak diren beste gaixotasun batzuk, esaterako gibeleko zirrosia edo gibeleko minbizia.

Zahartzen garen heinean gibelean gantza metatzen joaten da, baina bizitzan zehar izan dugun elikaduraren arabera gantza mota bat edo beste bat pilatzen da. Horregatik zahartzaroan hobeagoa da gibel batzuen egoera beste batzuena baino.

Iturria: SINC