Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ekainaren 6 eta 7an Plentziako Mikrofilm Short Festivalaren lehenengo edizioa ospatuko da
Erabiltzailearen akzioak

Ekainaren 6 eta 7an Plentziako Mikrofilm Short Festivalaren lehenengo edizioa ospatuko da

2012/07/02 - unibertsitatea.net
158 film labur aurkeztu dituzte Plentzian ospatuko den lehendabiziko Mikrofilm Short Festivalera.

Ekainaren 6 eta 7an ospatuko da Plentziako Mikrofilm Short Festival-a. Nazioarteko zine beltzako lehendabiziko lehiaketa da eta 158 film labur aurkeztu dira jadanik. Japoniatik, Amerikako Estatu Batuetatik, Argentinatik, Poloniatik, Italiatik...bidalitako lanak heldu dira. Euskal Herriko partaideen lan ugari izango dira bertan ere datorren ostiral eta larunbatean. Izan ere, Haritz Zubillaga eta Galder Gaztelurrutia zuzendari euskaldunak egindako lanak lehiaketan parte hartuko dute.

Aurkeztutako 158 film laburretatik hamabost aukeratuko dira ekainaren 6 eta 7an elizako plazan proiektatzeko. Ostiralean 8 eta larunbatean 7 laburmetrail ikusiko dira gaueko hamarretatik aurrera.

Lehiaketa guztietan bezala, sari banaketa egongo da ikustaldiaren ondoren. Lehendabiziko saria 2000 eurokoa da eta epai mailako buruek izendatutako pertsonari eskainiko zaio. Bigarrena berriz, 1000 eurokoa izango da eta publikoak hautatutako lanaren egilearentzat izango da. Film erakusketaz gain, zuzeneko musika saioak, video-mapping erakusketa eta hitzaldiak egongo dira.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari