Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ekaia aldizkarian artikuluak argitaratzeko epea maiatzaren 31ra artekoa da

Dokumentuaren akzioak

Ekaia aldizkarian artikuluak argitaratzeko epea maiatzaren 31ra artekoa da

2015/01/30 - Unibertsitatea.net
Ekaia UPV/EHUk zientzia eta tekonologiaren inguruko artikuluak euskaraz argitaratzea ahalbidetzeko sortu zuen aldizkaria da eta oinarrizko formazio zientifikoa duten irakurleei bideratuta dago.

Urtean birritan argitaratzen da Ekaia Aldizkaria eta honen helburuen artean daude, besteak beste, zientzia eta teknikaren alorrean jazotzen diren aurrerapenak plazaratzea, unibertsitateko ikasle zein irakaskuntza ertaineko irakasleei testu liburuen osagarria izango den materiala ahalbidetzea, esparru zientifiko-teknikoa euskaraz hedatzea eta esparru honetan hizkuntzaren erabilerak sortzen dituen arazoak konpontzen laguntzea.

Azken mendeetan izandako aurrerapen zientifiko eta teknologikoek izandako hedapenaren ondorioz, dibulgazioa ezinbestekoa bilakatu da zientzia eta gizartearen arteko komunikaziorako. Euskarazko dibulgazioaren premia ere nabarmendu beharra dago, zorionez, azken urteetan euskaraz diharduten ikerketa-taldeak ere eratu dira eta.

Hori dela eta, behar beharrezkoa da alor horretaz dakien jendeak euskaraz dibulgatzea. Maiatzaren 31ra arte dago aldizkarira artikuluak bidaltzkeo epea, informazio gehiagorako hona hemen webgunearen helbidea: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia/index