Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriak 100 urte

Dokumentuaren akzioak

Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriak 100 urte

2015/12/04 - Unibertsitatea.net
Einstenen Erlatibitate Orokorraren Teoriak 100 urte bete dituela eta, hiru fisikari teorikoren mahai-inguru bat antolatu du Kultura Zientifikoko Katedrak.
Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriak 100 urte

Zientzia Kaieraren orritik hartua

Ehun urte pasatu dira dagoeneko Einsteinek Erlatibitate Orokorraren Teoria azaldu zeuenetik. Hori dela eta, Kultura Zientifikoaren Katedrak, hiru fisikari teorikok osatuko duten mahai-inguru bat antolatu dute datorren abenduaren 9rako.

Bilboko Azkuna Zentroan izango da ekitaldia arratsaldeko 7etan, eta mahai-ingurua osatuko duten zientzialariak Jose Juan BlancoRaul Vera eta Jon Urrestilla, UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko irakasleak izango dira. Solasaldiaren moderatzaile lanak egingo dituena, aldiz, Radio Euskadiko ‘La mecánica del caracol‘ saioa zuzentzen duen Eva Caballero kazetaria izango da.

Ekitaldia gazteleraz izango da eta Zientziateka ekimenaren barnean dago, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak zientzia arloko gaiak plazaratzeko egiten dituzten jardueren barnean, hain zuzen.

Hemen duzue informazio guztia: 100 urte bete ditu Einsteinen legatuak.