Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUskARABANda euskararen aldeko jaia UPV/EHUko Arabako Campusean

Dokumentuaren akzioak

EHUskARABANda euskararen aldeko jaia UPV/EHUko Arabako Campusean

2012/12/17 - Unibertsitatea.net
Ruper Ordorika, Kike Amonarriz eta Joseina Etxeberria urreratuko dira besteak beste Gasteizen abenduaren 20an antolatu den jaialdira.

Abenduaren 20an euskararen aldeko jaia antolatu dute UPV/EHUko Arabako Campusean: EHUskARABANda.

Lehenengo edizioa izango da aurtengoa eta euskara sustatzea du helburu. Besteak beste Joseina Etxeberria, Kike Amonarriz eta Ruper Ordorika urreratuko dira Gasteizera.

Egitaraua:

07.00: Euskadi Gazteako Dida saioa zuzenean. Bertan Joseina Etxebarria, Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon kazetariak ezagutzeko aukera egongo da. Hauekin doan gosaltzeko gonbidapenak ere banatuko dira.

11.00: Kike Amonarrizen hitzaldia: "Gazte hizkerak eta hizkera gazteak: nola eta zergatik hitz egiten dugu, hitz egiten dugun bezala?"

12.30: Mintzodromoa.

15.30: Zinemaldia: Lau film labur emango dira. Ostean haien zuzendariekin mahai-ingurua egongo da.

18.00: Anariren kontzertua.

19.30: Ruper Ordorikaren kontzertua.