Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUra ikerlanetarako ordenagailu berri bat ekarri dute
Erabiltzailearen akzioak

EHUra ikerlanetarako ordenagailu berri bat ekarri dute

2007/03/20 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko Unibertsitateak erosi berri duen "superordenagailua" segunduko 680.000 milioi eragiketa matematiko egiteko gai da.

EHUko
Ikerketako Errektoreordetzaren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) bitartez erosi dute ordenagailua, unibertsitateko ikertzaileek nazioarte mailan puntako ikerketa proiektuak egiteko tresna bat izan dezaten.

Arina izena eman diote unibertsitatean eta segunduko 680.000 milioi eragiketa matematiko egiteko gai da. Bere ezaugarriekin, Euskal Autonomi Erkidegoko ordenagailu publikorik handiena da Arina "superordenagailua".  Edozein ikertzailek edo enpresak erabiltzeko aukera izango du ikerkuntzari aplikatutako informatikaren zerbitzuen bitartez.

Azpiegitura informatiko berri hau martxan dago dagoeneko eta 29 ikerkuntza taldek erabiltzen dute.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari