Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUn Osatuz programa garatuko dute

Dokumentuaren akzioak

EHUn Osatuz programa garatuko dute

2007/02/14 - Unibertsitatea.net
EHU eta HABEk Osatuz proiektua zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Lehenengo pausuak Erizaintza Unbiertsitate Eskoletan emango dituzte.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako erakundeak (HABE) Osakidetzarekin sortu du Osatuz egitasmoa. Bere helburua Osasun arloko langileei eskura euskara ikasteko materialak jartzea da, euskararen presentzia osasun eremuan zabaltzeko eta profesionalak material osagarriak eskura izateko.

EHUk harreman zuzena du osasunarekin, bertan Erizaintzako bi Unibertsitate Eskola (Donostian eta Leioan), Medikuntza eta Farmazia Fakultateak baititu. Osatuz proiektuak osasun eremuko unibertsitateko kolektiboan garrantzi handia du, euskararen jakintza eta erabileran sakontzeko laguntza baita. Horrela osasungintzan euskararen eguneroko erabilera normalizatuko dute. Eta bide batez, osasunaren alorrean unibertsitate barruan garatzen diren proiektuak, unibertsitatetik kanpora euskaraz zabaltzeko aukera emango du.