Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Kimikari talde batek Antonio Esteve Fundazioaren X. saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko Kimikari talde batek Antonio Esteve Fundazioaren X. saria jaso du

2007/07/10 - Unibertsitatea.net
Kimika Zientzien fakultateko ikerlarien lana saritu dute etorkizunean minbiziaren kontrako farmakoen garapenerako lagungarria izan daitekeen molekula berri bat aurkitu dutelako.
UPV/EHUko Kimika Zientzien fakultateko ikerketa talde bati eman zaio Antonio Esteve Fundazioaren X. Saria.

Saria bi urterik behin deitzen da eta espainiar estatuan edozein alderditan argitaratutako lan farmakologiko onenari ematen zaio.

Farmakologian adituak diren nazioarteko hiru mahaikidek, jasotako 45 idatzien artean, 2004 eta 2005eko artikulurik aipagarriena UPV/EHUko taldeak Angewandte Chemie aldizkari alemaniarrean argitaratutakoa izendatu dute:

Application of stereocontrolled stepwise [3+2] cycloadditions to the preparation of inhibitors of alpha(4) beta(1)-integrin-mediated hepatic melanoma metastasis

Etorkizunean minbiziaren kontrako farmakoen garapenerako lagungarri izan daitekeen molekula familia berri bat aurkitu dutelako eman zaie saria. Lanean molekula berri hauen diseinua, sintesi kimikoa eta balidazio biologikoa deskribatzen da.