Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUko irakasle eta ikertzaileei zuzendutako ikastaroak

Dokumentuaren akzioak

EHUko irakasle eta ikertzaileei zuzendutako ikastaroak

2012/05/25 - Unibertsitatea.net
Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordeak, urtarrilean egin zuen bezala, EHUko irakasle eta ikertzaile kontratatuei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu ekainerako, UEUren laguntzaz.

Ikastaro hauen helburu nagusia irakaskuntza eta ikerketa lanetan ahozko zein idatzizko hizkuntzak zuzentasunez erabili ahal izateko tresnak ematea da. Ondorengoak dira ikastaroak:

 

Mintegi bakoitzerako hiru lantalde eratuko dira, bat Campus bakoitzeko:

  • Arabako Campusean
    • Latex dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa. Ekainak 5-6-7.
    • Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak I. Ekainak 11–12.
    • Besteen aurrean disfrutatu. Ekainak 18-19-20.
  • Bizkaiko Campusean
    • Latex dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa Ekainak 12-13-14.
    • Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak I. Ekainak 18– 19.
    • Besteen aurrean disfrutatu. Ekainak 25-26-27.
  • Gipuzkoako Campusean
    • Latex dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa Ekainak 19-20-21.
    • Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak I. Ekainak 25–26.
    • Besteen aurrean disfrutatu. Ekainak 11-12-13.

 

Izen ematea: maiatzaren 31ra arte.