Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUko Informatika Fakultateak Batxilergoko eta Goi Mailako Zikloetako ikasleentzat Praktiken Jardunaldiak antolatu ditu laugarrenez

Dokumentuaren akzioak

EHUko Informatika Fakultateak Batxilergoko eta Goi Mailako Zikloetako ikasleentzat Praktiken Jardunaldiak antolatu ditu laugarrenez

2012/01/25 - Unibertsitatea.net
Gaur eta bihar, batxilergoko eta goi mailako zikloetako 100 bat ikaslek Laborategiko Praktiken Jardunaldian parte hartuko dute.

Jardunaldi honen helburu nagusia informatikaz eta teknologia berriez interesa duten ikasleei teknologia horiekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera ematea da, unibertsitateko Gradu bat aukeratu behar duten garaian ezagutza zehatzagoa izan dezaten.

 

Parte-hartzaileek, unibertsitateko irakasleen laguntzaz, eta talde txikietan banatuta, hainbat praktika multzo egingo dituzte, eta izandako esperientziak elkartrukatzeko tartea ere izango dute.

 

Laborategi-saioetan informatika arloko hainbat gai landuko dira, besteak beste, oinarrizko eragiketa aritmetikoak eta logikoak, irudiak eta soinuak prozesatzeko algoritmoak, konputagailu pertsonal baten osagaiak, komunikazio-sareak, web-a, konputagailu bidezko ikusmena, robotika, mikroprozesadore bidez kontrolatutako sistemak, eta mundu birtualak.

 

Argibide gehiago: