Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Informatikako ikasle bi Google Summer Of Code-k hautatutakoen artean daude

Dokumentuaren akzioak

Informatikako ikasle bi Google Summer Of Code-k hautatutakoen artean daude

2007/04/20 - Unibertsitatea.net
Google Summer Of Code-n, iaz, 6.000 proiektutik gora aurkeztu ziren eta 600 baino ez ziren onartuak izan.
EHUko Informatika Fakultateko Iñigo Martínez eta Arkaitz Garro ikasleak Google-k 2005ean Software Librearen garapena sustatzeko martxan jarritako Google Summer Of Code ekimenean hautatuak izan dira.

Ekimenaren funtzionamendu orokorra hauxe da: urte hasieran software libreko lizentziapean dauden apliakzioen gaineko hobekuntzak proposatzen dira. Hobekuntza hauek software libreko erakundeek jasotzen dituzte eta interesgarrienak hautatzen dira. Hautatuak berriz ere Google-era bideratzen dira eta hauek bigarren hautaketa bat egiten dute azken hautatuen zerrenda osatuz. Hautatuei proiektua behar bezala garatuz gero, 5.000 dolarreko ordainsaria emango zaie: 4.500 ikaslearentzat eta 500 software libreko aplikazioaren erakundearentzat.