Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUko Gipuzkoako Campuseko udazken kulturala abian da
Erabiltzailearen akzioak

EHUko Gipuzkoako Campuseko udazken kulturala abian da

2010/10/08 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUren Gipuzkoako Campusak 2010-2011 ikasturteko kultur egitarauri ekin dio aste honetan.

Urriaren 11an, astelehena, Bilbotik etorritako Norte Apache musika-taldearen euskaraz eginiko rap-a izango da protagonista (http://www.myspace.com/norteapache). Hilaren azken emanaldia Morlans bikotearena izango da, urriaren 21an, folk-pop elektriko-akustiko arin eta elegantea. (http://www.myspace.com/morlansmusica ).

Zine Kluba
Bestalde, Zine Klubaren egitarauak martxan jarraitzen du eta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko gradu-aretoan, 'Senderos de Gloria' filma emango dute 14:30ean, Stanley Kubrick zuzendari ospetsuaren lanari buruzko zikloaren baitan. Hurrengo emanaldiak izango dira: 'El resplandor' (urriak 14), 'Lolita' (urriak 21) y 'Eyes Wide Shut' (urriak 28). Azaroan eta abenduan, zinema latinoamerikarra izango da Zine Klubaren egitarauaren protagonista. Zine Klubaren liburuxka

 

UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko kultur egitarauaren ekitaldiak irekita daude herritar guztientzat.

Informazio gehiago HEMEN.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari