Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUko Gasteizko Irakasleen Eskolak antolatuta bihar “Arte eta Haurtzaroari buruzko II. Jardunaldia” hasiko da
Erabiltzailearen akzioak

EHUko Gasteizko Irakasleen Eskolak antolatuta bihar “Arte eta Haurtzaroari buruzko II. Jardunaldia” hasiko da

2012/01/30 - Unibertsitatea.net
Haur hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen jardunaldi honetan arteak haurtzaroan duen eragina aztertuko dute urtarrilaren 31 eta otsailaren 2a bitartean

Jardunaldia urtarrilaren 31n, goizeko 10:00etan, hasiko da Paraíso Antzerki taldeak Belgikako Guimbarde Antzerki taldearekin batera ekoiztu duen “Kubik” ikuskizunarekin. Ikuskizunean Irakasleen eskolako ikasleak izateaz gain, bi urteko haur batzuk ere egongo dira. Bukatzean, antzezleekin topaketa bat egiteko aukera izango dute ikusitako ikuskizunari buruz jarduteko. Lehenengo egunari amaiera emateko, 12:30ean, Charlotte Fallon-en Small Size Europako egitasmoaren sortzailetako batek, eta Rosa Ángela Garcíak, Paraíso Antzerki Taldeko zuzendari artistikoak, "Arte eszenikoak, irudiak eta haurtzaroa" hitzaldia emango dute.

 

Otsailaren 1ean, berriro errepikatuko da “Kubik” ikuskizunaren emanaldia. Ondoren, 11:00etan, Serge Tisseron-en hitzaldia izango da. Serge Tisseron psikiatra eta psikoanalista Parisko Unibertsitateko ikerkuntza zuzendaria da, eta "Zein paper jokatzen du arteak haurraren garapenean? Irudietan sartu eta irudiak eraldatu" ponentzia eskainiko du.

 

Otsailaren 2an, jardunaldi amaitzeko, Charo Garaigortak, Artium Euskal Zentro Museoko Pedagogia Saileko kideak, "Mini Artium" 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako proiektuaren aurkezpena egingo du.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari