Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUk zortzi ikastaro eskeiniko ditu Bilbon eta Leioan
Erabiltzailearen akzioak

EHUk zortzi ikastaro eskeiniko ditu Bilbon eta Leioan

2007/02/20 - Unibertsitatea.net
Datorren astetik aurrera gelatik kanpo ikasteko eskainiko ditu EHUk zortzi ikastaroak. Ikasleen hezkuntzarako osagarriak izan daitezkeen tailerrak eskainiko ditu.
Uniberetsitatea ez delako karrera bakarrik, EHUk bere ikasleei beraien hezkuntzarako osagarriak izan daitezkeen tailerrak eskaintzen dizkie. Ikastaro laburrak izaten dira, 30 eta 65 ordu bitartekoak. Ikasturte honetako bigarren lauhilekorako Bizkaiko campusari dagozkion kultur ikastaroetan izena emateko epea ostiralera arte egongo da zabalik.


Ikastaroak ez dira EHUko ikasleentzat soilik izango, baina hauek lehentasuna izango dute matrikulatzeko garaian. EHUko ikasle ez direnek ostegun edo ostiralean egin dezakete beraien matrikula. Ikasleek gainera, aukera askeko kreditu bat lortzeko aukera izango dute eginiko 15 ordurengatik.

Era guztietako zortzi tailer eskainiko dituzte, Bilbon batzuk eta Leioako campusean gainontzekoak. Otsailaren amaieran edota martxoaren lehenengo astean hasiko dira gehienak eta luzeenek maiatzera arte iraungo dute. Matrikulari dagokionez, ikastaro gehienek 40 euroko prezioa izango dute, eta garestiena, berriz, 70 eurokoa izango da.

Ikastaro bakoitzaren hasiera eguna eta bestelako informazioa ezagutzeko HEMEN egin klik.

Hona hemen emango diren ikastaroetako batzuk.


Sormenezko idazkera. Leioan egingo dute, martxotik maiatzera bitarte.

Jendaurrean hitz egitea. Ikastaroak 30 ordu iraungo du.

Dantza garaikidea. Ikastaro horretan parte hartzeko matrikula 55 euro ordaindu behar da, eta Leioan egingo dute.

Arabierara hurbiltzen. Bilbon egingo dute arabiera ikastaroa, eta 30 orduko iraupena izango du.

Soinu tresnen fabrikazioa. Juan Abasolok eskainiko du, Irakasle Eskolan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari