Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUk unibertsitateko defendatzailea izendatu du
Erabiltzailearen akzioak

EHUk unibertsitateko defendatzailea izendatu du

2011/12/16 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko Unibertsitatean abenduaren 15ean ospatutako klaustroan, lehen aldiz adezlea (unibertsitateko defendatzailea) izendatu du. Itziar Etxebarria Bilbao irakaslea hautatu dute kargua betetzeko bost urtez.

Aldezlearen figura, unibertsitateko defendatzailea, aurreikusita dago UPV/EHUko estatutu berrietan, eta haren ardura da unibertsitateko organoen eta zerbitzuen jardunean irakasleen, ikasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen eskubideak eta askatasunak errespetatzen direla bermatzea.

Adezlearen erakundea burujabea eta inpartziala da, eta unibertsitate-jarduerarekin lotutako arazoak maila guztietan aurreikustea eta ebaztea du xede, besteak beste. Errektoreordearen antzeko estatusa
edukiko du, eta kargu hori UPV/EHUn gutxienez hamar urtez lan egin duen edozein pertsonak hartu ahal izango du bere gain.

Abenduaren 15eko Unibertsitate Klaustroan Itziar Etxeberria Bilbao irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko lehengo aldezle (unibertsitateko defendatzaile) aukeratu zuten.

Itziar Etxebarria Bilbao Psikologia Fakultateko Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena Saileko irakasle titularra da, eta 1981ean hasi zen irakaskuntza-lanetan UPV/EHUn. 30 urteotan, Etxebarria Bilbao irakasleak saileko kontseiluetan eta ikastegiko eta campuseko batzarretan parte hartu du.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari