Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUk kirurgia praktiketarako errealitate birtualeko simulatzailea eskuratu du
Erabiltzailearen akzioak

EHUk kirurgia praktiketarako errealitate birtualeko simulatzailea eskuratu du

2007/01/10 - Unibertsitatea.net
Oraingoz hirugarren mailako ikasleek dute programa berri hau erabiltzeko aukera, Kirurgiako Oinarriak izeneko irakasgaian.
Leioako Medikuntza Fakultateak errealitate birutaleko programa berri bat dauka kirurgia praktikak egiteko. Estatuko lehen simulatzailea da EHUko hau eta CathSim Accu Touch System programaren bidez dabil. 

Programa informatiko honek ikasleei benetako praktiken antzekoak egiteko aukera ematen die. Ikasleak xiringatzearen alderdi guztietan trebatzea ahalbidetzen du.

Programa honek ikaslearen aurrean gaixo birtual bat jartzen du eta zain-ziztadaren praktika guztia egin ahalko du. Pausuz-pausu eta erreminta egokiak erabiliz egin beharko du, bestela simulazioa gelditu egiten baita. Gainera orratza ez bada modu eta angelu egokian sartzen gaixo birtual horrek argi entzuteko moduan azalduko du mina.

Praktika amaitu ondoren ariketaren ebaluazioa egiten du eta datu basean bilduta geratzen dira datuak, irakasleak ikaslearen aurrerapena ikuskatzeko.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari