Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUk esan du ez dituela selektibitateko datak aldatuko

Dokumentuaren akzioak

EHUk esan du ez dituela selektibitateko datak aldatuko

2007/03/22 - Unibertsitatea.net
Unibertsitatera sartzeko hautaproben datak atzeratzea ezinezkotzat jo du EHUk. Guraso Elkarte asko ekainaren lehen astean izatearen aurka azaldu dira.


Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) aurten unibertsitatera sartzeko hautaprobak ekainaren 6, 7 eta 8an izango direla eta data hauek atzeratzea ezinezkoa izango dela jakinarazi du.

EHU da estatu osoan selektibitateko ohiko eta ezohiko deialdia abuztua baino lehen egiten duena, izan ere gainontzeko unibertsitateetan irailean egin ohi dute bigarren deialdia. EHUk erabaki hori hainbat guraso elkartek eskatuta hartu zuen orain dela urte batzuk.

Orain ordea, guraso elkarte horiek esan dute selektibitatea egiteko egunak goizegi direla. Ekainaren lehen astean eginez gero ikasleek ez dutela hautaprobak behar bezala prestatzeko denbora askorik eta gaineratu du jarritako datak irakasleen intereseko egunak direla, opor egunak lehenago hartzeko.

EHUk berehala erantzun die esandakoei. Datak ez direla inondik inora irakasleen mesedetarako jarriak eta selektibitatea hiru egun atzeratuta ere ez dela ezer aldatzen. Hiru egun horietan ezin baita bi ikasturteko gaitegi guztia menperatzera iritsi kurtsoan zehar lanik egin ez bada. Azken batean, hori irakasleak eta ikasleen gaitasunak zalantzan jartzea dela.