Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHBEk urrats berriak hitzartu ditu

Dokumentuaren akzioak

EHBEk urrats berriak hitzartu ditu

2007/01/16 - unibertsitatea.net
Larunbatean eman zioten bukaera nazio mintegiei Altsasun.

 Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) Altsasun aldarrikapen taula egin zuen bost atal nagusitan banaturik. Horrela banatu dituzte bost atal horiek:

  • Haur eskolak hezitzailea eta euskalduna izan behar du.
  • Lanbide eskolak euskaldundu egin behar dira.
  • Eskolak euskaldundu egin behar du.
  • Euskal curriculuma egitea beharrezkoa da.
  • Euskal Herriak, euskal unibertsitatea behar du.

Horretaz gain, Altsasuko biltzarrean euskal hezkuntza sistemak nolakoa izan behar duen zehazten duten hiru ebazpen onartu zituzten. Lehenik parekidea izan behar du. Bigarrenik euskalduna eta hirugarrenik publikoa.

Larunbatean Altsasun azaldu zuten guztia xehetasun osoz EHBEren web orrian aurki daiteke.