Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Egunero hiru ordu jarraian telebista ikusteak heriotza goiztiarraren arriskua bikoizten du

Dokumentuaren akzioak

Egunero hiru ordu jarraian telebista ikusteak heriotza goiztiarraren arriskua bikoizten du

2014/07/01 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek egin dute ikerketa eta horretarako zortzi urtetan zehar egin diete jarraipena 13.284 gazte osasuntsuri.
Egunero hiru ordu jarraian telebista ikusteak heriotza goiztiarraren arriskua bikoizten du

Irudia: Nafarroako Unibertsitatea

Egunero hiru ordu jarraian telebista ikusteak heriotza goiztiarraren arriskua bikoizten duela dio Nafarroako Unibertsitateko ikerketa batek.

Ikertzaileek 13.284 gazte ebaluatu dituzte ikerketan. Gazteak, graduatuak ziren, osasuntsuak, bataz beste 37 urtetakoak eta %60 emakumezkoa.

Ikerketan mugimendu gutxiko hiru jarreren eta heriotza arriskuaren arteko erlazioa aztertzea izan da helburua. Horretarako kontuan hartu dituzte gazteek telebista ikusten emandako denbora, ordenagailu aurrean emandakoa edo gidatzerakoan emandakoa. Jarraipena 8,2 urtetan zehar egin zaie bataz beste eta emaitzek 97 heriotza erakutsi dituzte: 19 arrazoi kardiobaskularrengatik, 46 minbiziarengatik eta 32 beste arrazoi batzuengatik.

Ikerketaren emaitzek egunero hiru ordu baino gehiago telebista aurrean ematen zutenen heriotza tasa bi ordu baino gutxiago ematen zutenena baino handiago dela erakutsi dute. Halaber, ez dute ordenagailu aurrean eta gidatzen emandako denboraren eta heriotza arrisku handiagoren arteko erlaziorik aurkitu. Hala ere, sakonago aztertu beharreko gaia dela aipatu dute ikertzaileek.

Ikerketa Journal of the American Heart Association aldizkarian argitaratu da.