Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Egunean 569 gramo fruta eta barazki kontsumitzeak %10ean jaisten du heriotza-tasa
Erabiltzailearen akzioak

Egunean 569 gramo fruta eta barazki kontsumitzeak %10ean jaisten du heriotza-tasa

2013/09/25 - Unibertsitatea.net
Emaitzen arabera egunero kontsumitzen den fruta eta barazki kopuruak eragin zuzena du heriotza-tasan.

Fruta eta barazkiak kontsumitzea osasuntsua dela entzun izan da beti eta 13 urtetan zehar luzatu den ikerketa batek baieztatu egin du.

Bertan 10 herrialdetako ikerlariek parte hartu dute eta ondorioak ateratzeko 13 urtetan zehar aztertutako 451.151 parte hartzaileen arteko 25.682 hildako hartu dituzte kontuan. Hauetako 10.438 minbiziak jota hil ziren eta 5.125 berriz arazo kardiobaskularrek eraginda.

Emaitzen arabera egunero kontsumitzen den fruta eta barazki kopuruak eragin zuzena du heriotza-tasan eta 569 gramo egunean kontsumituta %10ean murriztuko litzateke.

Ikerlarien iritziz egunero 400 edo 500 gramo fruta eta barazki kontsumitzera iristen ez direnak kopuru hau kontsumitzen hasiko balira heriotzen %2,9 prebenituko lirateke.

Emaitzak American Journal of Epidemiology-n argitaratu dira eta informazio gehiago Sinc-en web gunean aurkituko duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari