Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Egiptoko animalien momien barrualdea ikertu dute

Dokumentuaren akzioak

Egiptoko animalien momien barrualdea ikertu dute

2010/03/17 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile talde batek duela 3.000 urteko Egiptoko animalien momiekin egin den ikerketa aitzindari batean kolaboratu du. Hain zuzen, azken belaunaldiko aparatuekin momien barrualdea ikusteko aukera izan dute 3Dn.

Animaliok unibertsitateko Humanitateetako Liburutegian erakutsiko dira (martxoaren 17tik apirilaren 15era) eta baita ikerketan lortutako 3D irudietako batzuk. Erakusgai egongo dira besteak beste: Tilapia nilótica espezieko arrain bi, mormyrus espezieko arraina, katu bi, belatza eta krokodiloa.