Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Egile eskubideak aztertuko dituzte HUHEZIn

Dokumentuaren akzioak

Egile eskubideak aztertuko dituzte HUHEZIn

2011/03/15 - Unibertsitatea.net
Komunikaldien 6. edizioan parte hartzeko martxoaren 21a aurretik gauzatu behar da izen ematea.

Komunikaldien 6. edizioa antolatu du Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateak. Jardunaldia martxoaren 23an egingo da Eskoriatzan eta egile eskubideak izango dira aztergai.

Egitaraua:

    • 9.00. Aurkezpena eta Ongi etorria. Iosu Zabala (Mondragon Unibertsitateko errektorea).
    • 9.15. "Eskubide digitalak: kultura eskubidea, sormen eskubidea, guraso eskubideak...". Luistxo Fernandez (Software librean ditua).
    • 10.30. Kafea.
    • 11.00. "La propiedad intelectual y los derechos de autor: el salario de los creadores". Ignacio Casado (Euskadiko SGAEko zuzendaria).
    • 12.15. Atsedena.
    • 12.30. "La lucha contra el intercambio de cultura en Internet". David Bravo (Jabetza Intelektualean eta Informatika Zuzenbidean aditua).
    • 13.30. Bazkaria.
    • 15.30. Mahai ingurua: Egile eskubideak nola eragiten dioten Euskal Kulturari. Musikerria, Bertsozale Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartea.


Matrikula martxoaren 21a aurretik gauzatu behar da (943.71.41.57 telefono zenbakian edo harrera.huhezi@mondragon.edu helbidean) eta prezioa 25 eurokoa da (ikasle eta langabetuek doan).