Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EGA edo baliokidea D ereduan ikasteagatik

Dokumentuaren akzioak

EGA edo baliokidea D ereduan ikasteagatik

2010/11/17 - Unibertsitatea.net
Ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleek euskara gaitasuna frogatzeko azterketa egitea ez dute beharrezkoa ikusten eta hori ari dira aztertzen orain.
Unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei zein DBHra arteko ikasketak D ereduan egin dituztenei euskara titulu ofizialak ematea aztertzen ari dira Kultura eta Hezkuntza Saila eta UPV/EHU.

Unibertsitate ikasketak euskaraz amaitzen dutenek EGA edo baliokidea jasoko lukete. DBH euskaraz amaitzen dutenentzako berriz, erdibideko titulu bat sortzea da intentzioa.

Euskaraz ikasketa guztiak egin dituen ikasleak euskara gaitasuna frogatzeko beste azterketa bat egitea ez omen dute beharrezkoa ikusten eta neurriak 2012rako aplikatzen hastea da asmoa.

Gaur egun hala ere, badaude unibertsitate-ikasketak euskaraz egiteagatik EGA agiria jasotzen duten ikasleak, hain zuzen:   
    • UPV/EHUn Irakasle Ikasketak Donostiako edo Bilboko Fakultateetan egiten dituzten ikasleek eta Euskal Filologia ikasten dutenek.
    • UPNA/NUPn Irakasle Ikasketak euskaraz Iruñean egiten dituzten ikasleek.