Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EGA 2012ko 1. deialdia. Izen emate epea: urtarrilak 9-23 (biak barne)

Dokumentuaren akzioak

EGA 2012ko 1. deialdia. Izen emate epea: urtarrilak 9-23 (biak barne)

2012/01/10 - Unibertsitatea.net
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Euskararen Gaitasun Agiria, EGA, lortzeko 2012ko 1. deialdiko matrikulazio epea ireki du.

EGA egiaztagiriaren xedea euskarazko C1 gaitasun-maila egiaztatzea da, beraz, ondorengoa adierazten du: EGAdunak euskaraz badakiela behar hainbateko trebetasunez, ahoz eta idatziz, C1 mailan.

 

Matrikula Internet bidez egin behar da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web gunean, eta beharrezkoa da 17 urtetik gora izatea edo 2012an 17 urte betetzea.

 

EGA lortzeko hiru azterketa edo proba gainditu behar dira:

Atariko proba. 85 item dituen test erako proba

Proba idatzia. Bi ataletan 6 ariketa ditu:

  1. atala:

    1. Elkarrizketa testua

    2. Lexikoa

    3. Irakurmena

  2. atala:

    1. Idazlan luzea

    2. Idazlan laburra

    3. Esaldiak berridatzi

Ahozko proba. Hiru ariketa egin behar dira:

  1. Entzutezkoaren ulemena: test eran

  2. Mintzamena: irakurgai baten azalpena
  3. Bat-bateko elkarrizketa saioa

 

Izen-ematea eta informazio gehiago Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web gunean.