Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean" kongresuan egongo gara "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" ekimena kontatzen

Dokumentuaren akzioak

"Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean" kongresuan egongo gara "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" ekimena kontatzen

2018/05/28 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko uda ikastaroen baitan antolatu da kongresua eta gure inguruko zientzia dibulgatzaile eta komunikatzaileak batzea du helburu. Ekainaren 14 eta 15ean egingo da Donostian.

Euskadiko zientzia dibulgatzaile eta komunikatzaileak batuko ditu "Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean" (EEZZ18) kongresuak ekainean.

UPV/EHUko uda ikastaroen baitan antolatuko da ekainaren 14 eta 15ean Donostiako Carlos Santamaria Zentroan. Bertan, gure inguruan zientzia zabaltzeko egiten diren ekimenen berri eman nahi da eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte: hitzaldi saioak, poster saioak, erakusketak eta ekimen berritzaileak aurkezteko flash komunikazioak.

Flash komunikazio hauen baitan kontatuko dugu labur "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) Twitterreko lehiaketako esperientzia. 2013an abiatu genuen euskal ikertzaile gazteei izen-abizenak jartzeko eta hauek egiten dituzten lanak gizarteratzeko eta harrez gero 160 ikertzailetik gora animatu dira erronkara. Aurtengo azaroan 4. edizioa antolatuko dugu eta honen guztiaren berri emango dugu kongresuan ekainaren 15ean, arratsaldeko saioan.

Kongresua Donostia International Physics Center (DIPC), Centro de FĂ­sica de Materiales (CFM) eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute eta izen-ematea zabalik dago ekainaren 1a arte.