Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Edertasuna barnealdean dago" lana Euspot lehiaketako irabazle

Dokumentuaren akzioak

"Edertasuna barnealdean dago" lana Euspot lehiaketako irabazle

2016/05/13 - Unibertsitatea.net
Euspot euskarazko spot lehiaketako sari nagusiak Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek eskuratu dituzte.
"Edertasuna barnealdean dago" lana Euspot lehiaketako irabazle

ARGAZKIA: Euspot 2016

Bart banatu dira Euspot 2016 lehiaketako sariak. Aretxabaletako Arkupe aretoan egindako saioan banatu ziren "spot onena", "unibertsitateko ikasleek egindako spotik onena", "publikoaren saria" eta "gazteen sariak".

"Spot onena" sari nagusia MUko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 2. mailako ikasleek lortu zuten, Patxi Irigoyen, Kike Otegi, Ibai Zabala eta Martxel Zubia ikasleek osatutako taldeak, hain zuzen. Hona "Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu!" lana:

Aldiz, "Unibertsitateko ikasleek egindako spotik onena" saria MUko Joseba Fuentes Etxegoien, Saioa Murura Caballero, Iratz Urkizu Gastañazpi eta Josu Odriozola Epelde ikasleek lortu zuten "Sartu barrura" lanarekin:

Era berean, "publikoaren saria" ere MUko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 2. mailako ikasleek irabazi zuten: Alaine Aranburuk, Eider Ballinak, Anne Baskaranek eta Imanol Eppherrek. Lau eguneko epean 2.000 bototik gora jaso direla adierazi dute antolatzaileek eta "Amestu, murgildu, bizi" lan sarituak, horietatik, 212 boto lortu zituen:

Antolatzaileen hitzetan, aurtengoan, “Euspot erreferente bihurtu da euskarazko ikus-entzunezkoen artean eta gazte askoren parte-hartzea eta jarraipena bermatzen ditu, harrobia ere indartuz. Indartsu hasi zen lehiaketa sorreran eta orain arteko bidean erreferente bihurtu da”.

Esaterako, aurten, 18 urtetik beherakoen mailan, hots, gazteen saria eskuratzeko lehian, 13 lan aurkeztu dira eta epaimahaiak ez du lan erraza izan; izan ere, bi talde saritu baitituzte -biak ere botu kopuru bera eskuratuta-: alde batetik, Eider Pozo, Marina Mulas, Maider Uribeetxebarria, Nerea Madinabeitia eta Leire Ancinek osatutako taldea, eta, bestetik, Danel Teran Fernandez eta Iker Plazaola Acosta. Horra "Etorri, bizi, gozatu" eta "Gozatu Gipuzkoa" spotak: