Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitatean 2013/14 ikasturterako eskaintzan berritasunak
Erabiltzailearen akzioak

Deustuko Unibertsitatean 2013/14 ikasturterako eskaintzan berritasunak

2012/11/30 - Unibertsitatea.net
Datorren ikasturteko eskaintza akademikoan hiru gradu berri aurkeztuko dira: Nazioarteko Harremanak, Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea gradu bikoitza eta Lehen Hezkuntza.

Datorren ikasturterako hiru gradu berri eskainiko ditu Deustuko Unibertsitateak:

  • Nazioarteko Harremanak alde batetik eta bestetik,
  • Nazioarteko Harremanak+ Zuzenbidea titulazioarekin nazioartean arituko diren jurista adituak sortzea helburu izango du. Gai zailetan lan egiteko gaitasuna eskuratu dezaten, esate baterako, auzi armatuetan, nazioarteko terrorismoan edo ekonomi- eta finantza-krisietan
  • Lehen Hezkuntza gradua Donostin emango da lehendabizikoz. Hiru hizkuntza lerrotako hezkuntza irakatsiko da. Bi espezialitate egiteko aukera izango dute ikasleek: Entzumen eta Mintzaira, hezkuntza-beharrizanak dituzten ikasleak artatzeko; eta Gorputz Hezkuntza, maisu-maistrak gaitzeko eskola hori emateko.

 

Informazio saioak antolatu dira zalantza guztiak argitzeko: ikasketa planak, lanbide praktikak, nazioarteko programa, lehen lana lortzeko bekak, atzerrian ikasteko aukerak, bekak eta eskolaz kanpoko jarduerak...

Argibide gehiago: www.nuevosestudiantes.deusto.es

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari