Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Astean parte hartzeko epea zabaldu da

Dokumentuaren akzioak

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Astean parte hartzeko epea zabaldu da

2014/06/18 - Unibertsitatea.net
Filmen proiekzioaz gain, erakusketak, zikloak, haurrentzako jarduerak eta komikien inguruko jardunaldiak ospatuko dira aste osoan zehar
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Astean parte hartzeko epea zabaldu da

Irudia: Donostia Kultura

Udazkenero bezala, Donostiako Antzoki Zaharra eta inguruko kaleak festa bilakatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 25. urteurrenean. Urriaren 25etik azaroaren 1era bitartean, urteko genero-film onenak aukeratuko dira. Bertan parte hartzeko izena emateko epea ireki da eta abuztuaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira filmak.

Lehiaketan film luzeak eta laburrak onartuko dira. Laburrek, gehienez 30 minutuko luzeera izan beharko dute eta luzemetraiek, berriz, orduerditik gorako iraupena. Film luze hoberenak, jendearen botuen bidez Ikuslearearen Saria jasoko du, sari ekonomikorik gabekoa. Laburmetrai onenen artean honako sariak banatuko dira:

  • Ikusleen Saria Film Labur Onenari (2.000 €)
  • Nazioarteko Epaimahaiaren Saria (1.000 €)
  • Ikusleen Saria Animazioko Film Labur Onenari (1.000 €)
  • Ikusleen Saria Espainiako Film Labur Onenari (1.000 €)
  • Zilarrezko Méliès Saria Europako Film Labur Onenari
  • Gazte Epaimahaiaren Saria

 

Aldi berean, filma aurkeztu nahi dutenentzat, Donostiako Sustapenak, film laburrak egiten ikasteko bi ikastaro antolatu ditu. Proiektua gauzatzen laguntzeko, Jose Mari Goenagak eta Jorge Gilek, Moriarti Produkzioako zinema-zuzendari eta gidoigileek, emango dituzte ikastaro hauek.

Filmen oinarrien eta izenematearen inguruko informazio gehiago: Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren web orrialdean.

(Iturria: Donostia Kultura)