Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Doktorego-tesiak garatzen laguntzeko Azti Fundazioaren bekak

Dokumentuaren akzioak

Doktorego-tesiak garatzen laguntzeko Azti Fundazioaren bekak

2014/12/01 - Unibertsitatea.net
Itsas Ikerketako Unitatean eta Elikagaiak Ikertzeko Unitatean burutzeko zazpi beka dira eskaini dituenak. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatzen da.

Azti Fundazioak ikertzaile gazteek beraien ikerketak garatzeko beken deialdia egin du: Bekak Azti: 2015 deialdia.

Itsas Ikerketako Unitatean eta Elikagaiak Ikertzeko Unitatean burutzeko zazpi beka dira eskaini dituenak. Hauen helburua ikertzaileei doktoretza-tesia lortzen laguntzea da.

Hona hemen eskaintzen diren beken profila:

  1. Gaueko akustika
  2. Euskal Herriko baxurako flotaren kudeaketa-neurrien inpaktu bioekonomikoaren analisia".
  3. Dieta pertsonalizatuetarako elikagaien diseinua”.
  4. Itsasoko uretako sistemen leheneratzearen efektuak ekosistemen ondasun eta zerbitzuen berreskurapenean
  5. Ostra arrunta (Ostrea edulis) eta japoniarra (Crassostrea gigas) itsaso zabalean gizentzea, euskal kostaldeko testuinguru bioekonomikoan”.
  6.  “Nahi gabeko harrapaketak gutxitzea Arrainak Kontzentratzeko Gailuen bidezko arrantzan, eta itsaspeko akustika erabiliz ugaritasun-indizea zenbatesteko metodologia garatzea”.
  7. Elikaduran erabiltzeko proteinak biokonbertsio bidez lortzea.”


Eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 14a da eta hautatuak urtarrila bukaerarako ezagutuko dira. Izan ere, otsailerako, bekadunak egoitzetan lanean izatea da helburua.

Informazio guztia (oinarriak, baldintzak, izen-ematea...) Azti-Tecnaliako webgunean aurkituko duzu: Bekak Azti: 2015 deialdia