Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Doktorego tesi onenaren Tecnalia Sarietan parte hartzeko azken eguna apirilaren 15a da
Erabiltzailearen akzioak

Doktorego tesi onenaren Tecnalia Sarietan parte hartzeko azken eguna apirilaren 15a da

2018/03/13 - Unibertsitatea.net
"Eraldaketa digitala" izango da sariketako lehenengo edizioko gaia eta bertara aurkeztu daitezke 2016ko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 31 bitartean titulua lortutako doktoreak.

Tecnaliak "Doktoretza Tesi onenaren TECNALIA saria" lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du.

Gaia "Eraldaketa digitala" da eta aurkezten diren tesien gaiak enpresek (batez ere PYME edo ETE-ek) industria 4.0 bihurtzeko egin behar duten eraldaketa digitala errazteko irtenbide teknologikoei buruzkoak izan behar dira. Hona hemen adibide batzuk: big data, zibersegurtasuna, 3D-ko inprimaketa, hodei-konputazioa eta HPC (High Performance Computing), software-ingeniaritza, gauzen Interneta (IoT), 5G eta komunikazio aurreratuak, ikusmen artifiziala, robotika kognitiboa, hizkuntza naturalaren prozesamendua, biointerfazeak eta neurointerfazeak, soinean eraman daitezkeen gailuak eta pertsonekin interakzioan aritzeko sistema eramangarriak, errealitate birtuala, errealitate areagotua, errealitate mistoa eta adimen artifiziala.

Sariketara 2016ko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 31 bitartean titulua lortu duten doktoreak aurkeztu daitezke eta tesi bakarra sarituko dute: 12.000 eurorekin tesi egilea eta 3.000 eurorekin tesiaren zuzendaritza.  

Sariketako oinarriak ikusi hemen: "Doktoretza Tesi onenaren TECNALIA saria".

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari