Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Doktoregaientzako egonaldiak antolatu dituzte UPV/EHUk eta UPPAk elkarlanean
Erabiltzailearen akzioak

Doktoregaientzako egonaldiak antolatu dituzte UPV/EHUk eta UPPAk elkarlanean

2014/07/08 - Unibertsitatea.net
Egonaldiak Arantzazun ospatuko dira urriaren 13tik 17ra eta izena emateko azken eguna uztailaren 11a da.
Doktoregaientzako egonaldiak antolatu dituzte UPV/EHUk eta UPPAk elkarlanean

Irudia: UPV/EHU

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak (MDe) eta UPPAk elkarlanean antolatu dituzte doktoregaiek beraien jakintzen gaineko esperientziak partekatzeko bost eguneko egonaldiak.

Ekimena antolatzen den 4. urtea da eta aurtengo egonaldia Arantzazun (Gipuzkoa) egingo da urriaren 13tik 17ra.

Doktoregaientzako doako egonaldiak izango dira eta bertan beraien proiektuak beste unibertsitateko ikasleekin amankomunean jartzeko aukera izango dute.

Izen-ematea uztailaren 11an bukatuko da eta horretarako estekatutako inprimakia bete behar da. Onartutakoen zerrenda uztailaren 24an argitaratuko da.

Informazio gehiago doctorado.mde@ehu.es helbidean jaso dezakezu.

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari