Dokumentuaren akzioak
Doktore-tesi bik aztergai dute etxebizitza-eskubidearen arazoa eta demokrazian sakontzea
Pilar Garrido EHUko doktoreak etxebizitza-eskubidea eta Espainiako etxebizitza-merkatuaren baldintza materialak aztertu ditu bere tesian: Etxebizitza-eskubidea: Konstituzioaren eta merkatuaren artean.
Ikerlari honek argi azaltzen du: "Etxebizitza ondasun ekonomikotzat hartzen duen ikusmoldearen mende geratu da Espainian etxebizitza-eskubidea; izan ere, tradizioa du merkatu espekulatzailearen jardunak"; ondorioz "...etxebizitza ez da giza eskubide baten objektu bat balitz bezala egituratu eta, giza eskubide den heinean, babestu behar den ondasuntzat jo".
Bestetik, EHUko doktore Noemí Bergantiñosek mesfidantza politikoa aztertu du demokrazian sakontzeko bide gisa, Demokrazia, pare-hartzea eta mesfidantza. Mesfidantza-sortzaileko guneak Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko parte-hartze prozesuetan izenburu duen ikerketan.
Egilearen helburua izan da “batetik, ikustea mesfidantza politikoa egiazko arazoa den demokraziarentzat, zenbait egilek adierazi duten moduan, eta, bestetik, eta zehatzago, herritarrek parte hartzeko prozesuek mesfidantza hori zuzentzeko aukera ematen duten”. Horretarako garai bi aztertu ditu: trantsizioaren azken urteak eta gaur egungoak.
"Azterketak erakusten du garai haietako mesfidantza sortzailea, erantzukizun proaktibokoa eta desafiatzailea zela; egungoak, berriz, joera ez-politikoa du batzuetan”. Egileak argitu duenez, mesfidantza horrek etsipena eta eszeptizismoa eragiten ditu, eta gizartearen eta politikaren arteko urruntze handia.