Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna ospatuko du Urdaibai Bird Centerrek igandean

Dokumentuaren akzioak

Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna ospatuko du Urdaibai Bird Centerrek igandean

2014/05/09 - Unibertsitatea.net
Ekimenaren helburu nagusia da antolatutako ekintzen bidez, bisitariek hegaztiekin zuzeneko harremana izatea; tartean, eraztunketa zientifikoak eta doako bisita gidatuak.

Urdaibai Bird Centerrek ekitaldi desberdin ugari antolatu ditu maiatzaren 11rako, iganderako, Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna dela eta. Urdaibai Bird Center hegaztien eta animalia horien migrazioen museoa da, eta Zelaietan (Bizkaia) dago.

Zentro horrek antolatutako ekintzen bidez, bisitariek hegaztiekin zuzeneko harremana izateko aukera izango dute; hori da ekimenaren helburu nagusia. Honatx egitarau osoa:

  • 10:00-14:00: eraztunketa zientifikoaren saioa.
  • 11:00: doako bisita gidatua euskaraz.
  • 12:30: doako bisita gidatua gaztelaniaz.
  • 10:00-20:00: doako bisita autogidatuak.

 

Eraztunketa saioan, bisitariek zuzenean hegaztiak nola eta zergatik eraztuntzen diren, eta inguruko espezio arruntenen informazioa ere jasoko du, besteak beste. Gainera, goizean zehar, kanpoko behatokietan, hegazti migratzaileei buruzko aholkularitza zerbitzua eskainiko dute, eta umeentzat txoko bat ere atonduko dute, hegazti gogokoenak marraz ditzaten.

Bisita gidatuek ordubeteko iraupena dute, eta erreserba egin behar da 699 829 202 telefonora deituta.

(Iturria: Urdaibai Bird Center)